“What the Future Wants” aurkezpena
Erakusketa honek, gazteekin batera garatua, teknologiak gizartean duen eragina aztertzen du.
Nola definituko zenuke teknologiarekin duzun harremana? Nola sentiaraz zaitzake gailu batek hain konektatuta eta, hala ere, hain bakarrik? Sentimendu horiek teknologiaren ezaugarri dira ala akatsak?
Teknologia munduari zentzua emateko tresna izan daiteke, baina batzuetan mundua askoz nahasiagoa dela sentiarazten ahal dizu. “What the Future Wants” proiektuak agerian uzten du zure pantailaren atzeko bizitza sekretua, aplikazio bati lotuta mantentzen zaituzten diseinu ezkutuetatik hasi, mugikor bat egiten duten esku ugarietaraino.
Teknologia zure inguruko mundua aldatzen ari da. Pozik zaude hartzen ari den norabidearekin edo beste batzuekin bat egingo duzu etorkizun digital hobea sortzeko? Hartu une bat zure teknologiari buruzko ideiak deskubritzeko, hausnartzeko eta partekatzeko, eta baita besteek zer pentsatzen duten jakiteko ere. Galdetu zeure buruari: zer etorkizun digital mota nahi dut eta nola iritsiko gara horretara?